MUko entrenatzaile berriak aste barruan izan du taldearekin lehenengo hartu-emana. Arri-k Ligako hamargarren jardunaldian hartu du Ointxe!-ko lehenengo taldearen ardura, eta asteburuan etxetik kanpora izango dute hitzordua, Ulaciaren kontra, Zarautzen (18:30): "Laguntzeko prest nago. Freskura berriak ia balio duen egoerarik buelta emateko. Mondragon Unibertsitatea erreferentziazko taldea da harrobi osoarendako, eta gu laguntzera gatoz", adierazi du gasteiztarrak.