Etorkizuneko telebistak talentu berriak behar ditu

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko aza. 17a, 11:46

Oraindik garaiz zabiltza Next Station ekimenean parte hartzeko, ideiak aurkezteko epea abenduaren 15raino luzatu da. Euskarazko lehen serie digitala ekoizteko helburua duen ekimenak ideia berrien bila jarraitzen du. 

Hainbat proposamen jaso dira dagoeneko; Instagram eta Facebooken daude ikusgai guztiak. Misterioz beteriko websail interaktiboa, non audientziak erabakiak hartzen dituen; gazte okupa batzuen eta etxeko jabearen arteko liskarretatik abiatutako websail bat... Ideia guztiak dira ongietorriak Next Station ekimenean. Parte hartzea oso erraza da:

  • Formularioa bete: http://www.nextstation.club/
  • Ideia azaltzen duen bideotxo bat bidali WeTransfer bidez helbide honetara: nextstationclub2@gmail.com (bideoak euskaraz aurkeztu beharko dira)
  • Instagram edo Facebookera zuzeneko mezu bezala ere bidali daiteke informazioa.

Aurkeztutako bideo guztien artetik 20 ideia aukeratuko dira. Lehenengo txanda igaro ostean, aukeratutako bost ideiak tailerretara eramango dira. 5 saio izango dira, eta horietan bilatuko den helburua da, zehazki, ideia garatzea, eredua eratzea eta nahiko bideragarria izango den produktu bat sortzea.

Tailerrak amaitzen, 400 euroko saria emango zaio saioen ondorioz nahiko bideragarria den produktu bat erakuts dezakeen proiektu aukeratu bakoitzari.

Lehiaketaren baldintzak irakurri hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak