Banan banan joan daiteke lan hau egiten, baina erabilgarriak diren zerbitzu batzuk ere badira sarearen handitasunean. Account Killer izeneko webguneak zerbitzu ezagunetan baja emateko irizpideak biltzen ditu. Esaterako, Facebook, Skype, Twitter, Spotify edo Google bezalako zerbitzuetan baja emateko informazioa dago bertan eta hiru koloretan sailkatzen ditu zerbitzuak, kontuak ixteko erraztasunaren arabera. Zuriak errazenak dira eta beltzak, zailenak. Gainera, zerbitzu berriak gehitu daitezke. Zerbitzu honek duen ezaugarririk deserosoena, itxi nahi den zerbitzu bakoitzean sartu beharra dagoela da.
Beste zerbitzu interesgarri bat, deseat.me deitzen dena da. Bertan, email helbide bati lotutako zerbitzu guztiak biltzen ditu eta botoi bakarrarekin, zerbitzu hauetan baja eman daiteke. Ahaztutako kontuak ixteko aukera egokia da, egin eta gogoratzen ez diren zerbitzu horiek ixteko. Hala ere, zerbitzu hauetan segurtasun arazoren bat egonez gero datu guztiak agerian uzteko aukera dago, beraz, banan banan ezabatzen joatea gomendatzen da.