"Beharrezkoa da babesa eskaintzea pazienteei"

PUBLIZITATEA 2017ko aza. 10a, 10:20

Jon Ander Agirregoikoa ginekologoa eta Jose Luis De Pablo enbriologoa.

Haurdun geratu nahi dutenendako konfiantzazko zentroa da Gasteizko ART klinika. Arreta pertsonalizatua, gertukoa, eta berrikuntza haien identitatearen parte dira

Jon Ander Agirregoikoa eta Jose Luis de Pablo ART klinikako zuzendariak.

Zer da ART klinika?
Gasteizen ugalketa teknikak egiten dituen klinika bakarra gara. Beste klinika batzuk badaude, baina horiek tratamenduak Bilbora-edo eramaten dituzte, eta guk dena Gasteizen bertan egiten dugu, hasieratik bukaerara. Kontsultak ditugu, baina baita ere laborategia, ebakuntza-gela… Pazienteentzat errazagoa da, batetik, hurbiltasunagatik, eta, bestetik, hemen ikusten dituzten aurpegiak beti berdinak direlako.

Pazienteekin konfiantzazko giroa sortzen lagunduko du horrek.
Hala da. Kontu delikatuak direnez, gertutasun eta konfiantza hori zaintzea beharrezkoa da. Gauza bat da tratamendu bat egitea eta beste bat pazientea laguntzea, eta guk biak uztartzea bilatzen dugu; teknika hauen hoztasunetik aldendu eta babes bat dutela sentiaraztea, horixe da gure identitatea. Gu, alde batetik, gai gara gertutasun hori emateko fisikoki, baina baita pazienteari prozesu osoan zehar laguntzeko ere. Horixe da gure filosofia. Tratamenduotako gauzarik gogorrena ez da ziztatu beharra edo ebakuntza-gelatik pasatu beharra; kasu honetan, alde psikologikoa izango litzateke latzena. Azken finean, haurdun geratu nahian denbora luzea daramaten eta lortzen ez duten bikoteak izan ohi dira. Batzuetan, erraz lortzen dugu haurdunaldia eta beste batzuetan, ez. Orduan, prozesu horretan guztian laguntza eskaintzea, guretzat, behar-beharrezkoa da. Ez da bakarrik teknika, ez da bakarrik aparatuak izatea, inkubagailuak… hori beharrezkoa da egun, mundu hau oso azkar baitoa, eta etengabe egokitzen gabiltza punta-puntako zerbitzua eskaintzeko, baina babesa eta laguntza ematea pazienteek prozesua ahalik eta hobekien eramateko ezinbestekoa da.

Izan ere, kasuak eta kasuak egongo dira, ezta?
Bai; kasu bakoitza desberdina da. Batzuetan, erraza dena konplikatu egiten da eta beste batzuetan, alderantziz. Diagnostiko zehatza egiten dugu, eta horren araberako tratamendurik egokiena eskaini. Batzuetan, tratamendu erraz bati ekiten diogu, baina ez beti; kasu batzuetan, tratamendu konplexuagoak eskatzen ditu egoerak. Eta, zergatik ez, ikusten badugu ezinezkoa dela haurdunaldia lortzea, edo obulu edo hazi emaile baten beharra izango genukeela, hori ere komentatu behar dugu.

Zeintzuk izan daitezke tratamendu horiek?
Errazenen artean, adibidez, intseminazio artifiziala dago; ezagunenetakoa, akaso. Baina konplexuagoak ere badaude. Adibidez, in vitro ernalkuntza, edo ICSI, nahiko antzekoak direnak. Aldaketa bakarra da in vitro teknikarekin egiten duguna dela, lehenik, obarioak estimulatu, obulutegitik atera, eta behin laborategian dauzkagunean, espermatozoideak inguruan utzi, obuluak ernal ditzaten. ICSIrekin, berriz, espermatozoideak banan-banan hartzen ditugu eta guk sartzen ditugu obuluan, ziztatuaz. Pazientearentzako gauza bera da, laborategiko teknika da aldatzen dena. Hori eginda, enbrioiak hartu eta umetokian sartzen ditugu. Horiez gain, baina, beste tratamendu batzuk ere badaude. Adibidez, obulu emaileak geroz eta gehiago erabiltzen ditugu, emakumeak geroz eta beranduago etortzen direlako haurdunaldi bila. Hortaz, beraien obuluen kalitatea eta kantitatea txikiagoa denez, batzuetan, ezin dira ernaldu, eta, orduan, emaile batengana jo behar izaten dugu. Hori dela eta, azkenaldian, jendea kontzientziatu nahian gabiltza, zera esanez: geroago eta helduago izanik orduan eta zailagoa denez haurdunaldia lortzea, gure gomendioa da 25-30 urterekin obuluak izoztea, eta gero, 35-40-45 urterekin haurdunaldi bila hasten bazarete, badakizue hor dauzkazuela kalitate hobeko obulu horiek, eta, beraz, haurdunaldi hori lortzeko aukera gehiago izango dituzue. Autodonazio baten antzekoa izango litzateke, norbera izatea bere buruaren emaile. Hori guztiori ere klinikan bertan egiten dugu. Horrez gain, beste gauza batzuk ere egiten ditugu. Adibidez, gurasoengandik seme-alabengana gaixotasun arrarorik ez pasatzeko, inplantatu aurreko diagnosi genetikoa egiten dugu. Horrekin, enbrioiak aztertzen ditugu eta zeintzuk dauden gaixorik eta zeintzuk ez begiratu. Hala, osasuntsuak diren enbrioiak bakarrik sartzen ditugu, transmisioa ekidinda.

Haurdun geratu nahian dabiltzan bikote edo norbanakoek jo dezakete bertara informazio bila?
Gomendagarriena da urtebetez edo bila aritu ostean, edo, 35 urtetik gorakoen kasuan, 6-8 hilabete igarota emaitzarik lortzen ez badute, estudio bat egitea. Horretarako, klinikara etortzera animatzen ditugu, eta hemen begiratuko dugu kasua; gainera, lehenengo kontsulta doan da. Hala, batzuetan esaten diegu: "Lasai egon. Itxaron beste sei hilabete eta etorri ez baduzue lortzen". Edo ez, ikusten dugu zerbait egin nahi badugu jarraian hasi behar dugula. Baina, gutxienez, zein puntutan gauden ikusi ahal izango dugu, eta, hortik aurrera, erabakiak hartu. Doakoa da, eta inolako konpromisorik gabe etor daitezke. 945 00 44 99 telefonoan jar daitezke gurekin kontaktuan, eta gure webgunea www.reproduccionart.com da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak