Doan erabiltzen diren mapa asko ez dira libreak, eta hain justu, hori izan zen OpenStreetMap proiektuaren abiapuntua; jendeak datuak modu sortzaile zein produktiboan erabiltzea.
OSM proiektua herritarren ekarpen librearen bitartez doa aurrera, eta orain ekarpen horiek egiteko sistema osorik euskaraz egongo da, baita berarekin sortzen diren beste aplikazio batzuk ere. Eskuratutako Kartografia datu guztiak, Open Data Commons Open Database License (ODbL) lizentzia irekiak babesten ditu egun, sortu diren irudi eta datu basean gordetzen diren datu bektorialei esker.
Boluntarioek sortzen dituzten mapak oso erabiliak dira beste milaka zerbitzuetan, baita Wikipediaren barruan duela gutxi sortutako mapa interaktiboetan ere, eta orain zerbitzu hori euskaraz erabili ahalko da.
OSM-ko parte hartzaileek inguruari buruzko ezagutza komunitatearekin partekatzen dute, bertan bizi direnei zein bisitan etorriko direnei informazioa eskainiz. Edonor izan daiteke mugimendu horren parte, eta bide batez, euskarari bultzada bat eman sarean: Wikipedia OpenStreetMap.