Twitter duela aste batzuk hasi zen erabiltzaile gutxi batzuekin frogak egiten. Badirudi, frogen emaitzak ontzat eman dituztela eta dagoeneko aukera hau erabiltzaile denen esku dago. Orain artean, zenbatzaile bat zegoen, idatzi ahala gelditzen ziren karaktere kopurua zehazten zuena; 280 karaktere idazteko aukerarekin zenbatzailea kendu eta zirkulu bat ezarri dute. Idatzi ahala, urdintzen joaten da, gehiengo karaktere kopurura iritsi arte.
'Puntua' aldizkariaren 121. zenbakian, aldaketa posible honen inguruan galdetu zen.