LABen arabera, kontsulta periodoan salatu zuten 160 pertsonendako proiektua "hilda" zegoela: "Eta hala izan da. Gaur gaurkoz, oraindik ez daukagu etorkizuna bermatuko duen proiekturik. Kaleratzeak bertan behera uzteko exijitzen dugu, eta dei egiten diogu Eusko Jaurlaritzari enplegu suntsiketari irtenbide bat bilatzeko".