Hartzekodunen lehiaketa eskatu du Edesa Industrialek, jarraikortasun izaerarekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko urr. 27a, 12:49

Edesa Industrial ohar bidez jakinarazi duenez, gaur goizean egin du eskaria Donostiako auzitegian. Behin eskaera eginda, hiru hileko epea zehaztu du enpresak prozesua burutzeko.

Azaldu dutenez, enpresak erabaki hau hartu du astelehenean, urriak 30, bukatzen delako aurreko-konkurtso epea. Diotenez, une honetan hainbat inbertsorekin negoziazioak lotzen ari dira eta horrek aukera emango dio enpresari hartzekodunekin hitzarmen baten aurre-proposamena aurkezteko.

Konfidentzialtasuna dela-eta enpresak ezin du jakinarazi zeintzuk diren inbertsoreak, ezta akordioaren xehetasunak ere. Baina konfiantza osoa agertu dute enpresaren etorkizuna behin betiko konponduko duten eskaintzak aurkeztuko dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak