Izan ere, ekoizle alemaniarrak azkenaldian modan dauden hainbat elementu hartu eta nahastu ditu bere e-tron teknologia ezagutzera emateko. Laurogeigarren hamarkadako iruditeria futurista hartu, Tron filma esaterako, eta beso robotikoekin, led hari-sareekin eta proiekzioekin nahastu dituzte escape room batean.
The e-tron room izeneko escape room honek besteen antzerako funtzionamendua du. Funtsean, hainbat erronkari aurre egin behar zaio norbera harrapatuta dagoen espazio batetik irten ahal izateko. Erronka hauek puzzle logikoak, galderak, ikerlari lanak edo bestelakoak izan daitezke eta norberaren trebetasuna erakutsi behar da erronka hauei aurre egiteko. Azkenean, jolas desberdinei aurre egin ondoren, espaziotik irtetea lortzen da. Kasu honetan, bertan sartzen direnak etorkizuneko teknologiak ikertzen ari den mediku baten bulegoan aurkituko dira eta desagertutako medikua aurkitu beharko dute.
Audik bere escape room propioa sortzearekin teknologia, jolasa eta publizitatea maisuki lotzea lortu du branding kanpaina oso bat diseinatuz. Webgune bat ere sortu du propio kanpainarako eta bertan izena eman behar da escape room honetan parte hartzea nahi bada. Momentuz, Bartzelonan izan da atzo arte eta azaroan Madrilen izango da bertan parte hartzeko aukera.