Zertan geratu da Udaberri Arabiarra?

Miren Arregi Amasorrain 2017ko urr. 23a, 12:25
Mikel Ayestaran eta Karlos Zurutuza kazetariekin batera kaleratu du Ane Irazabal arrasatearrak 'Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak' deritzon liburua. 2011ko Udaberri arabiarra da liburuaren abiapuntua. Herrialde horien egungo egoera aztertu dute.
Ekialde Hurbila bertatik bertara ezagutzen duten hiru kazetariren eskutik dator Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak liburua, labetik atera berria. Mikel Ayestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza dira egileak, hirurak ere Ekialde Hurbilean, gatazka guneetan jarduten duten euskal kazetariak.
 
2011n herrialde arabiarretan piztu zen mugimendua, Udaberri Arabiarra izenekoa, da liburuaren abiapuntua. Zein da herrialde horien gaur egungo argazkia? Zein testuingurutan piztu ziren iraultzak? Zer gertatu zen aldi berean eta eremu berean bata bestearen ondoren kateatzeko? Galdera horiek erantzutera dator Elkarrek, Berriak eta Jakinek elkarlanean argitaratutako liburua. "Duela sei urte asko hitz egin zen matxinada horietaz, eta orain, sei urteren ondoren, zer? Zein egoera bizidute? Izan ere, ahaztu egin gara.
Bere garaian kontatu genuen horri jarraikortasuna ematea izan da liburuaren helburuetako bat", dio Ane Irazabal berriemaileak. Eta gaineratu du:"2011ko matxinaden ondoren, eskualde oso zatituak geratu dira, askotan gerra zibilak piztu dira eta Egipton, esate baterako, kontrairaultzaren, alegia, erregimenaren garaipena gertatu da".

Egipto eta Tunisia

Idazle bakoitzak Ekialde Hurbileko bizpahiru herrialde aukeratu ditu kontakizuna egiteko. Ane Irazabalen kasuan, ondo ezagutzen dituen Egipto eta Tunisia. Karlos Zurutuzak Libia eta Kurdistan aztertu ditu, bes
teak beste, eta Mikel Ayestaranek, Siria, Palestina eta Israel. Arrasatearraren kasuan, kontakizuna kronika eran egituratu du. Egiptoren egoera, esaterako, hiru protagonistaren begietatik aztertu du eta emakumeen ebaketa genitalaz, errepresio politikoaz eta egoera ekonomikoaz aritu da.
 
Tunisia da liburuan aztertu duen bigarren herrialdea. "Tunisiaren kasua oso bitxia da", dio Irazabalek. Izan ere, Tunisia, matxinaden ondoren, Udaberri Arabiarraren arrakastatzat hartzen den herrialdea da. Baina,
bestalde, kontraesan askoko herria ere bada. Izan ere, Libiara eta Siriara Estatu Islamikoarekin borrokatzera jihadista gehien bidaltzen dituzten herrialdeen artean dago Tunisia. "Zergatik gertatzen da hori? Zein da biztanleen gogo aldartea? Liburuan, klabeak ematen saiatzen gara", argitu du.

Bizitzaz betetako eskualdea

Aipatutako bi herrialdeak bertatik bertara ezagutzen ditu Arrasateko korrespontsalak. Egipton bizi izan da eta Tunisia ere oso ondo ezagutzen du. Horrek balio erantsia ematen dio kontakizunari. Ingurune kartsua,
sutsua, eferbeszentea da Ekialde Hurbila Irazabalendako. Askotan oso "herrialde kaotikoak, baina bizitzaz beteak". Gauza asko bizitzen dira, gertatzen dira han. Oso herrialde biziak dira. Ekialde Hurbilarekin alderatuta, Europa lokartuta ikusten dut, zaharkituta", gehitu du arrasatearrak.
tatu da

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak