Euskaltel eta streaming bidez soilik ikus daiteke une honetan Goiena Telebista

Miren Arregi Amasorrain 2017ko urriaren 22a

Seinalearen hedapenean arazoak ditu Goiena Telebistak Muru mendian duen antenak eta hori horrela, ezin izango da bihar arte LTD bitartez Goiena Telebista ikusi. Euskaltel bidez ikusteko ez dago arazorik, ezta streaming bidez jarraitzeko ere. www.goiena.eus/telebista helbidean ikus dezakezue une honetan, atzo Bergarako Udal Pilotalekuan Bedelkarren eta Udalaren eskutik egin zen moda desfilea.

Bihar, astelehena, 12:30ean eta 23:00etan eskainiko du Goiena Telebistak Bergarako moda desfilea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak