Banatu ditugu Udako Argazkien XIII. Goiena Lehiaketako sariak

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko urr. 20a, 12:53

Udako Argazkien 13. Goiena Lehiaketako saridunak.

Lau saridun izan ditugu aurtengo udako argazki lehiaketan: Arnaitz Eraso aretxabaletarra, Jone Uribetxebarria aretxabaletarra, Ibai Martin arrasatearra eta Txari Biain oñatiarra.

Arnaitz Eraso aretxabaletarrak, Hossegorreko zubitik eguneko azken jauzia argazkiarekin, lehen saria irabazi du – tableta–.

Jone Uribetxebarria aretxabaletarrak, Goiena irakurtzen Santa Cruz de Cuerragosen argazkiarekin, Goiena Saria irabazi du –Leintz Gatzagako Gure Ametsa jatetxean bi pertsonarendako bazkaria edo afaria–.

Ibai Martin arrasatearrak, Garazi Neak Pean tenpluaren sarreran argazkiarekin, Publikoaren Saria irabazi du – Zumaiako Zelai talasoterapian bi pertsonarendako spa zirkuitua eta asteburuko menua–.

Publikoaren Sarian parte hartu dutenen artean egin dugun zozketan, berriz, Txari Biain oñatiarrak irabazi du Loramendi Kirolak dendak emandako 100 euroko erosketa-txartela.

Zorionak guztioi eta hurrengo urtera arte!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak