Ekitaldia Debako zumardian izan da, Polentzi Markiegiren bustoaren parean, eta bertan egon da, diputatu nagusi Markel Olano.Ahaldun nagusiak bere hitzaldian, Markiegik utzirikoa aldarrikatu du: “gizon langilea zen, Debarekin eta Euskadirekin konprometitua, herri honen etorkizunaren eraikuntzan inplikatu zena".
Omenaldian parte hartu dute, baita ere, Debako udal bandak eta abesbatzak, eta off ahotsaz irakurri dituzte Markiegik fusilatu aurreko egunetan idatzi zituen gutunak. Eraildako alkate eta zinegotzien gertukoak ere egon dira ekitaldian, eta amaieran 20 lore utzi dituzte fusilatuen omenez.
1936-1938 bitartean fusilatu zituzten alkate eta zinegotzi gipuzkoarrak:
- Nemesio Fernandez, Andoaingo zinegotzia. EAJ.
- Constantino Segurola, Asteasuko zinegotzia. Katoliko independentea.
- Gabino Alustiza, Aiako alkatea. EAJ.
- Polentzi Markiegi, Debako alkatea. EAJ.
- Canuto Ugalde, Elgetako zinegotzia. Koalizio Katoliko Errepublikanoa.
- Florencio Iracheta, Irungo zinegotzia. PSOE.
- Evaristo Larrañaga, Irungo zinegotzia. PSOE.
- Jesús Uranga, Arrasateko zinegotzia. UGT.
- Leoncio Aramburu, Oiartzungo zinegotzia. EAJ.
- Manuel Irigoyen, Oiartzungo zinegotzia. EAJ.
- Serapio Mendarte, Errenteriako zinegotzia. EAJ.
- Saturio Burutaran, Donostiako zinegotzia. EAJ.
- Pedro Soraluce, Donostiako zinegotzia. Monarkikoa.
- Luis Iglesias, Donostiako zinegotzia. UGT.
- José Ceferino, Donostiako zinegotzia. UGT.
- José María Paternina y Alonso, Donostiako zinegotzia. Kontserbadorea.
- Pedro Caballero, Tolosako zinegotzia. Tradizionalista.
- Rufo Andoño, Tolosako zinegotzia. Tradizionalista.
- Juan José Iceta, Urnietako zinegotzia. EAJ.
- Valeriano Saizar, Villabonako zinegotzia. EAJ.