ELA eta LAB sindikatuetatik helarazi duten prentsa oharrean jakinarazi dutenaren harira, "eskatutako minimoak jasotzen dituen aurre-akordio bat" lotu dute hiru aldeek.
Akordiori buruzko xehetasunik ez dute eman, baina langileen batzarra egin arte zabor bilketa zerbitzua normaltasunez egingo da.
"Urriaren 16an hasi behar genuen hamar egunetako greba, egun batez etengo dugu eta astelehenean lan egiteko. Astelehen arratsaldean langileen batzarra deitu dugu, eta bertan akordio definitiboa berresten bada, greba bertan behera utziko dugu" adierazi du Enpresa batzordeak ohar bidez.
Mankomunitateak, bere aldetik, espero du hitzarmenak babesa jasotzea eta, hala, eragile guztien eta zerbitzua erabiltzen duten herritarren onerako izatea.