Diseinu berrituarekin dator 'Blogetan' webgunea

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko urr. 11a, 11:16

Blogetan.eus-eko kategorien atala

Euskal blogariak eta irakurleak erakarri nahi ditu Blogetan.eus-ek. Horretarako diseinua aldatu du, itxura modernizatzeaz gain erabilgarriagoa eginez. Berrikuntza nabarmenena ikusi nahi diren edukiak pertsonalizatzeko aukera izango da.

Lau ezaugarri nagusi ditu Blogetan-ek: Euskal Blogarien bilduma; Pertsonalizatutako edukiak; Blogarien datu basea eta Blogetan lehiaketa.

Blog guztietako argitalpenak, kronologikoki ordenatuta, webgunearen azalean erakutsiko dira. Horretaz gain, blogak kategoriaka sailkatuta daude: teknologia, kultura, zientzia, politika, aisia eta gizartea; eta kategoria bakoitzak, azpikategoria ezberdinetan sailkatuta dago. Erabiltzaileek nahi duten gaiarekin lotutako edukiak irakurtzeko aukera izango dute, filtro ezberdinei esker.

Pertsonalizatutako edukiak

Proiektuaren berritasun nabarmenena edukiak pertsonalizatzeko aukera da. Erabiltzaile bakoitzak gune pribatu bat izan dezake webgunean, eta bertan, interesatzen zaizkion blogetako edukiak bakarrik jasoko ditu. Horretarako erabiltzaileak sortu beharko da webgunean.

Sare sozialetan bezala, erabiltzaile bakoitzak, datu basean dauden blogarietatik nahi dituena jarraitu ahalko ditu eta horrela hautatutako blogen edukiak jasoko du.

Gainera, erabiltzaileek webgune honetan agertzen ez diren blogak edota blog berriak proposatu ditzakete, proposamenak atalaren bidez.

Blogetan! Blog izarren bila

Lehiaketak atal berezia du webgunean, aurreko edizioen informazioa eta hurrengo edizioaren berri emango da bertan. Azkue Fundazioak eta Argia aldizkariak Blogetan! blog izarren bila euskarazko blogak saritzeko antolatzen duten lehiaketa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak