Espainiako Erresistentzia Txapelketa –CER–, F4 GT, eta Open Kopako lasterketak egingo dituzte asteburuan Los Arcosen, eta bertan izango dira, txapelketa ezberdinetan lehian, Xabier Fernandez Purito eta Orobengoa anaiak. Hain zuzen, urriaren 1ean egin zuten Los Arcosko zirkuituan Nafarroako Opena, eta Orobengoa anaiak bigarren sailkatu ziren Seat Ibiza autoarekin parte hartutako bi lasterketetan. Gustura bueltatu ziren zirkuitutik, podiumera igotzeko hainbat zailtasun mekanikori egin behar izan ziotelako aurre eta potentzia handiko autoen artean ondo moldatu zirelako. Bada, asteburuan zirkuitu berean izango dira, Open Kopan lehian.
'Purito' asteburuan CER-era
Xabier Fernandezek, berriz, asteburuan du urteko erronka handienetako bat, Arrasatekoa Espainiako Erresistentzia Txapelketan izango delako. Zapatuan ordubeteko lasterketari egin beharko dio aurre, eta, dena ondo bidean, lan txukuna egin dezakeela uste du arrasatearrak. Domekako bi orduko lasterketan, berriz, erronka biderkatu egingo da, eta hor zailagoa izango da aurrekoekin borrokatzea. Gehiago irakurtzeko, hemen.