Goiena Telebista ikusteko arazorik ez

Goiena Telebista 2017ko urr. 10a, 16:57

Goiena telebistako LTD seinalearen hedapenean matxura bat izan zen eta arazoak izan dira hainbat herritan, bereziki Oñatin ondo ikusteko. Arazo horiek dagoeneko konponduta daude.

Goiena telebistako egoitzatik seinale digitala Muru mendira bidaltzen da; Muru da Goiena telebistako zentro nagusia, hain zuzen ere. Murutik jasotzen dute seinalea Leintz Gatzagan, Eskoriatzan, Aretxabaletan, Arrasaten eta Aramaion.
 
Horrez gain, Muruko antenaren menpeko diren beste bi antena daude: bata, San Migelen, Goienaren seinalea Bergaran, Antzuolan eta Elgetan zabaltzeko; eta bestea, Belarren, Oñatira seinalea zabaltzeko. Joandako astean jarri dituzte ekipo berriak Muru mendiko antenetan eta asteon, Belarren kokatutako ekipoak konpondu.
 
Hori horrela, LTD bidez Goiena telebista ikusteko arazorik ez da izango eta Euskaltel bidez orain arte moduan jarraituko da ikusten. Dena den inork arazorik balu ondo ikusteko jar dadila harremanetan Goienarekin: 943-25 05 05.
 
Bestetik, gogorarazi Goiena.eus atariko telebista atalean nahieran ikus daitezkeela Goiena telebistako saioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak