Aizkorri-Aratz Natura Parkean barrena irteera egingo da bihar

Maider Arregi 2017ko urr. 7a, 11:18

J. M. Barandiaranen oinatzei jarraiki Aizkorri-Aratz Natura Parkean barrena irteera egingo da bihar, urriak 8. 08:30ean Arantzazuko Parketxetik abiatuko dira. Zailtasun ertaineko ibilbidea izango da (joan eta etorrian 13 km inguru eginez eta 450 metroko desnibelarekin) edonori zuzendua eta 4-5 ordu inguruko iraupena izango duena.

Aurten 100 urte betetzen dira J.M. Barandiaranek Aizkorri-Aratz Natura Parkean lehen lanak egin zituenetik. Hasiera batean, ingurunearen azaleko ikuskapen bat besterik ez zen izan. Lan hori urte bete beranduago amaitu zen, 1918an, Barandiaran, Aranzadi eta Egurenen lantalde bereziak –hiru troglodita goibel bezala ezagunak– sei trikuharri desberdin induskatu zituenean.

Irteera honetan abentura horren oinatzak jarraitu nahi dira, eta horretarako, Urbia eta Oltzako larreetara gerturatuko dira bisitariak. Han Euskal Historiaurrearen etapa aitzindari honetan induskatu ziren toki garrantzitsuenak aurrez-aurre izango dituzte parte-hartzaileek, baina baita, beranduago ikertu ziren garrantzia arkeologiko handiko beste toki batzuk ere.

Ikusiko diren megalitoen artean Pagobakoitza trikuharria eta Zorrotzarriko monolitoa egongo dira. Irteera urriaren 8an ospatuko da, domeka. Gidari lanak Angel Martinez de Montecelo adituak egingo ditu, geografo, arkeologo eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlaria.

Parte-hartzaileak, beraz, goizeko 08:30ean elkartuko dira Arantzazuko Parketxean eta handik ekingo diote bideari. Zailtasun ertaineko ibilbidea izango da (joan eta etorrian 13 km inguru eginez eta 450 metroko desnibelarekin) edonori zuzendua eta 4-5 ordu inguruko iraupena izango duena. 13:00etik 13:30era irteera amaitutzat emango da Urbian eta ordutik aurrera bi aukera egongo dira; Urbian bazkaltzen gelditzea edo Arantzazuko Parketxera itzulera egitea.

Prezioa: 3 euro. Aurrez izena ematea gomendatzen da. Informazio gehiagorako: 943 782 894 edo 699 335 183; (arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak