Euri urendako andela berria jarriko dute Epeleko konpostatze plantan

Mirari Altube Arrese 2017ko urriaren 3a

Konposta egiteko Epelen dagoen plantak dituen "akats larriak" zuzentzeko beste ur-andela bat egingo dute. Murias eraikuntza enpresarekin sinatu du kontratua GHK-k eta hamabi astetan eraikita izango dutela jakinarazi du EFE-k.

Konpostatze plantaren kudeaketa lehiaketa bidez esleitzeko ezinbestekoa dela han dauden akatsak zuzentzea jakinarazi du GHK-k. Eta gaineratu du lan horien kostua proiektuaren eta obraren zuzendaritzaren arduradunei eskatuko diela. Hain zuzen ere Gipuzkoko Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok orain dela hilabete batzuk iragarri zuen kalteen erantzule egingo zituela konpostatze gunea diseinatutakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak