‘Hartu, eman, eragin’ lelopean aurkeztu dute Debagoieneko mintzapraktika ikasturtea

Mireia Bikuña 2017ko urr. 3a, 14:22

Bailaran 200 lagunetik gora parte hartzen dun egitasmoan, baina, izen-ematea zabalik dago bidelari eta bidelagun berriendako. Interesatuek norbere herriko Berbalagunak taldeetan edo euskara elkarteetan eman dezakete izena.

Mintzalagun izateko euskaraz komunikatzeko gai izatea eta asetan ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea, bi baldintza horiek bete behar dira. Gertuko harremanetan ahaleginak batzeko giltzarri nagusietako bat izan gura duen egitasmoa da. Hartu, eman eta eragin egiten duena. "Bidelarien eta bidelagunen hartu-emana mintzapraktitako taldetik harago zabaltzen da. Elkarrekin, euskaraz bizitzeko espazio berriak eraikitzen dituzte. Horregatik diogu hartu, eman eta eragin egiten dela", esan du  Elgetako Berbetan egitasmoaren koordinatzaile Geaxi Ezpeletak.

Borondatezko lana

Mintzalagun izateko euskaraz komunikatzeko gai izatea eta  astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea, bi baldintza horiek bete behar dira. Euskaraz naturaltasunez moldatzen diren lagunak mintzamena hobetu nahi dutenekin elkartzen dira. Borondatez.

Gaur egun Mintzalagunen sarea 6.000 pertsonak baino gehiagok osatzen dute, eta haietatik 1.200 bidelagunak dira. 1.000 taldetik gora daude martxan eta 120 herritan elkartzen dira.

Bailaran, Debagoienean, 200 lagunetik gora parte hartzen du. Dena den, izena emateko epea zabalik dago bidelari eta bidelagun berriendako.

Goiena telebistaren dokumentala

Mintzalagun egitasmoaren garrantzia bere hartuta, Goiena Telebistak horren gaineko dokumental bat egin du, Mintzalagunak. Sare bat inguruan. Bidelagunak alboan izenarekin. Mintzalagunek egunerokoan zer egiten duten eta horrek euskal hiztun moduan zer suposatzen dien jaso dute. "Harrera oso ona izan dugu. Eskerrik asko dokumentalean parte hartu dutenei eta baita, haiengana iristen lagundu diguzuen guztiei", esan du Goienako kazetari Larraitz Zeberiok. Dokumentala urriaren 11n emango dute Goiena telebistan.

Arrasateko Zahar-Berrik, 20 urte

Azkenik, Arrasateko Zahar-Berri egitasmoaren 20. urteurrenaren harira, egun osoko jardunaldia egingo dute urriaren 19an. Mintzapraktika programen inguruko ekarpenak egin eta egitasmotik kanpoko eragina zabaltzeko proposamenak aurkeztuko dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak