Urteko bilakaerari begiratuta, abuztuan etena izan zuen urtarriletik zetorren hoberako joerak baina, esan moduan, irailean zertxobait errekuperatu egin dira datuak berriz ere.
Herrika, beheranzko joera izan da Arrasate, Elgeta, Eskoriatza, Oñati eta Aramaion; aldiz, langabeziak gora egin du Antzuolan, Aretxabaletan eta Bergaran; eta Leintz Gatzagan, bere horretan geratu da. Arrasatek du langabe kopururik altuena eta Aramaiok baxuena.
Herriz herri
- Antzuola: Irailean, 63 langabe, %5,67 (abuztuan, 58, %5,22)
- Aretxabaleta: 257, %7,48 (247, %7,19)
- Arrasate: 1.199, %11,49 (1.207, %11,56)
- Bergara: 592, %8,19 (579, %8,01)
- Elgeta: 38, %6,59 (50, %8,67)
- Eskoriatza: 139, %6,84 (148, %7,29)
- Leintz Gatzaga: 8, %5,80 (8, %5,80)
- Oñati: 312, %5,74 (330, %6,07)
- Aramaio: 17, %2,25 (18, %2,38)
- Debagoiena: 2.625, %8,43 (2.645, %8,49)
Hego Euskal Herrian
Debagoienean moduan, Hego Euskal Herrian ere beheranzko bidea hartu du berriz langabeziak. Edozein kasutan, iraileko hobekuntza ez da nahikoa izan abuztuko jaitsiera konpentsatzeko. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan 167.341 lagun daude lan barik.