Kulturgileak kulturgileekin, konfiantzan hizketan, ikusi ahal izango dituzte Goiena telebistako jarraitzaileek, eguenetan 21:30ean.
Aste honetako protagonistak oso ondo ezagutzen dute elkar, izan ere, Ez Dok Hiru Bikoteatroa euskal antzerki taldeko kideak dira biak. Antzezlanak euskara hutsez sortu eta eskaintzen ditu talde honek; eta Telleria eta Martinez "bikote artistiko" bezala aritzen dira bertan.