60.000 beka baino gehiago banatuko dituzte Google eta Udacityk

Jokin Guridi 2017ko ira. 29a, 14:05

Udacity ikasketa plataformak eskaintzen dituen bi kurtso egin ahal izateko izango dira bekak, webguneen garapena eta Android programazioa zehazki. Izen emate epea urriaren 15ean amaituko da eta 18 urtetik gorako edozein europarrek parte hartu dezake.

Google eta Udacity enpresek Scholarships Challenge izeneko deialdia martxan jarri dute. Bertan, webguneen garapena eta Android programazioa ikasteko kurtso bana jarriko dute martxan Europar Batasuneko, Errusiako, Egiptoko, Turkiako eta Israeleko 18 urtetik gorako biztanleentzat. Ez da aurrez programazio ezagutzarik behar parte hartu ahal izateko, eta hiru hilabete izango dute bekadunek kurtsoa amaitu ahal izateko.

Ezagutza maila desberdinetako pertsonen parte hartzea bermatzeko, banaketa sistema berezia jarri du martxan Mountain Viewko enpresa erraldoiak. Izan ere, 30.000 beka izango dira kurtso bakoitzeko, horietatik 20.000 programazioan esperientziarik ez dutenentzat diseinatutako Beginner Path ibilbidean parte hartzeko, eta 10.000 programazioan inoiz esperientzia izan duten horientzat, Programmer Path ibilbidean.

Behin ibilbide hauek amaituta, jarduera onena izan duten %10ak Udacityk eskaintzen duen Nanodegree programan sartzeko aukera izango dute eta bertan beste kurtso bat egin. Hau da, hastapeneko ibilbideko 2.000 pertsonak eta programazio ibilbideko 1.000 pertsonak, kurtso bakoitzean, ikastaro luzeago baten parte izateko aukera izango dute.

Izen ematea Scholarships Challenge ekimenaren webgunean eman daiteke urriaren 15a bitartean. Urriaren 30ean komunikatuko zaie aukeratuei eta azaroaren 6an hasiko dira ikasketekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak