Irailaren 12an aurreratu zen moduan, Lurraldebusek Debagoienean eskaintzen duen zerbitzuan aldaketak egongo dira. Bergara-Eskoriatza bilakatuko da ardatz nagusia, eta beste hiru ibilbide horien osagarriak izango dira.
Aurrerantzean linea guztiak joan-etorrikoak izango dira
- DG03: Zumarraga > Antzuola > Bergara
- DG04: Zumarraga > Legazpi > Oñati > Arrasate
- DG05: (Ermua) > Eibar > Eskoriatza > Vitoria-Gasteiz
- DG05A: (Ermua) > Eibar > Bergara > Arrasate > Vitoria-Gasteiz
- DG05D: Eibar > Pantano > Vitoria-Gasteiz
- DG10: Bergara > Arrasate > Aretxabaleta > Eskoriatza
- DG11: Arrasate > Eibar (Herrietatik)


Ordutegi berriak
Lineak aldatzeaz gain, ordutegietan ere aldaketak egongo dira. Herritarrek beraz, linea eta ordutegi aldaketak ikasi beharko dituzte astelehenerako.