“Debagoienak bazuen oso eredu bitxia, ibilbide zirkularrarekin; ibilbideak oso kilometro handikoak ziren eta denbora izugarri igarotzen zuen. Oso konplikatuak ziren kudeatzeko. Ibilbide horiek sinplifikatu egin ditugu. Beraz, orain Bergara, Arrasate eta Zumarraga gelditzen dira buru bezala”. Horixe aurreratu du Mugikortasun diputatu Marisol Garmendiak.
Gaur egungo ibilbideak
Egun ibilbide hauek egiten dituzte Lurraldebuseko autobusek bailaran:
DG08: Oñati-Bergara-Soraluze-Eibar
DG03: Eskoriatza-Aretxabaleta-Arrasate-Oñati-Legazpi-Zumarraga-Antzuola-Bergara-Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza
DG04: Eskoriatza-Aretxabaleta-Arrasate-Bergara-Antzuola-Zumarraga-Legazpi-Oñati-Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza
DG05: Gasteiz-Arrasate-Eibar
Bi ibilbide zirkularrak dituzten linea horiek bi ordu eta erdiko iraupena dute egun. Eta horiek sinplifikatzea da plangintza berriaren asmoa, Garmendiaren esanetan.
Urriaren 2tik aurrerako ibilbideak
Hauek izango dira urriaren 2tik aurrera bailaran izango diren lineak:
DG08 kendu egingo da
DG03: Zumarraga-Antzuola-Bergara-Antzuola-Zumarraga
DG04: Zumarraga-Legazpi-Oñati-Arrasate
DG10: Bergara-Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza
DG05, DG05A, DG05D, DG11
Goian ikus daitekeen bezala, urriaren 2tik aurrera bailaran ibiltzen diren autobusek ez dituzte hain ibilbide luzeak egingo.
Berrikuntza bat
Aldaketetan badago berrikuntza bat; Bergara-Eskoriatza ardatz nagusia izango dela, eta beste hiru linea egongo dira horien osagarri izango direnak. Ikus argazkia.
Oñatiren kasua
Oñatiri dagokionez, mantendu egingo dira ordu erdiro Elorregira eta Zumarragara dauden autobusak, eta alde horretatik balorazio positiboa egin dute Udaletik. Hala ere, bi puntu negatibo ikusten dituzte: Bergarara joateko Elorregin autobus aldaketa egin beharko dela aurrerantzean; eta baita Eskoriatzara edo Aretxabaletara joateko ere, kasu horietan, Arrasaten aldatu beharko da autobusez.
Milioi erdi erabiltzaile urtero
2015eko martxoan ezarri ziren urriaren 2ra arte martxan egongo diren ibilbide zirkular horietako autobusen zerbitzua eta diputaziotik adierazi dute urtebetean milioi erdi erabiltzaile izaten dituztela bi linea zirkularreko autobusek.