Eskualdetako interneteko domeinuak, Bilbon

Jokin Guridi 2017ko ira. 27a, 17:17

Munduko eskualdeetako Interneteko domeinuen inguruko nazioarteko biltzarra egingo da Bilbon bihartik, osteguna, aurrera. Bertan elkartuko dira Interneteko domeinu geografiko eta komunitario nagusien ordezkariak. 

Irailaren 28 eta 29rako antolatu dute biltzarra eta bere helburua etorkizuneko Internet konfiguratzeko lan egitea eta lekuetarako eta komunitateetarako nortasun digitalak sortzea da. PuntuEUS fundazioa eta .eus domeinua dira nazioarteko biltzarreko anfitrioiak, baina bertan izango dira ere beste eskualdeko domeinuen ordezkariak ere. Esaterako, .paris, .nyc, .sidney, .wien, .cat, .barcelona, .bhz, .amsterdam, .swiss, .melbourne, .ruhr, .brussels, .berlin, .koeln, .africa, .capetown, .joburg, eta .durban bezalako domeinuetako ordezkariak izango dira Bilbon. 

Aurrerapen bezala, gaur, asteazkena, Juan Mari Aburto Bilboko alkatearekin elkartu dira Sebastien Ducos, GeoTLD Taldearen lehendakaria, eta Josu Waliño, PuntuEUS Fundazioko zuzendaria. Ducos, tokiko domeinuen sustapen eta defentsan ezaguna da sarean, egun Neustarren munduko hainbat domeinu kudeatzen baititu. Tartean, markak, izen orokorrak eta .nyc (New York hiria) bezalako domeinuak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak