2017/10/08 10:00 - 13:00

Irteera

Mendi irteera: Untzilatik Mururi bira eta indusketa ikustea

Mendi irteera: Untzilatik Mururi bira eta indusketa ikustea
Herriko plaza, Aretxabaleta Eskoriatza

Makilla eskuen eta ibili basuen lelopean antolatutako familia mendi irteera, Aretxabaletako eta Eskoriatzako guraso foroak eta hezkuntza foroak antolatu dute, urriaren 8an, domekan izango dena.
Eskoriatzatik, 10:00etan, Huheziko aparlalekutik irtengo dira batzuk, beste batzuk, aldiz, ordu berean, Aretxabaletako plazatik irtengo dira, eta 10:20an, Untzilan egingo dute geldiunea. Hala bertan denak batu ostean, Murura igo, bira eman, eta indusketak ikusiko dituzte.

Hiru orduko mendi ibilaldia izango da, 10:00etan abiatu, eta 13:00ak inguruan amaituko dutena, eta bertara doazenek 7,51 kilometrotako bidea egin beharko dute. Informazio gehiago nahi duenak, Mugibili.euskadi.eus webgunean du eskuragarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak