Garagartzako lantegia itxi eta langileak kanporatu ostean, Edesa Industrialeko langileek CNA taldeari eta Eusko Jaurlaritzari konponbidea eskatu diete. Izan ere, gogorarazi dute haiek ez dutela onartzen itxieraren eta kaleratzeen erabakia.
Datorren astelehenean, irailaren 25ean, negoziatzen jarraitzeko beste batzar bat egingo dute langileen ordezkariek zuzendaritzarekin.