Iazkoa ez moduan –gaixotasun bat tarteko sasoia hartu ezinda ibili zen– aurtengo denboraldia emankorra dabil izaten Mikel Aristirendako (24 urte). Helmugan besoak jaso dituen euskal ziklista bakarretakoa izan da –Tropicale Amissa Bongo lasterketan etapa bat iarabzi zuen– eta horrekin batera, meritu handiko postuak lortu ditu. Hainbatetan sailkatu da hamarren barruan, eta azpimarratzekoa da Etruskoetako Sari Nagusian egin zuen lana, klasiko horretan seigarren sailkatu zen-eta.
Aristi ez da igotzaile petoa, lautadan edota mendate ertaineko lasterketetan moldatzen da ondo, eta azken metroetan gizon azkarra dela erakutsi du hainbatetan. Hain zuzen, talde euskaldunari ondo datorkion perfila betetzen du Aristik. Hala, Bergarakoarekin batera Euskadi Muriasek Enrique Sanz ziklista nafarra ere fitxatu du, azkarra, hori ere.
Nabarmena, horrenbestez, Lokatza Ziklismo Eskola Euskadi Basque Country-Murias taldeari egiten dabilen ekarpena, lehenagotik taldean zeuden Eneko Lizarralderi eta Julen Irizarri Mikel Aristi batu zaizkie-eta, denak etxeko taldeko harrobikoak.