Aplikazioak modu sinplean funtzionatzen du: gurasoak mezu bat bidaltzean, nahiz eta soinua kenduta izan, mezuak zarata konstante bat egingo du umeak botoi bat jo arte. Pantailan bi aukera izango ditu, mezua heldu dela eta ikusi duela gurasoari jakinarazteko aukera eta hiru minutuz atzeratzeko aukera. Bigarren hau aukeratuz gero, ezingo du mugikorra erabili hurrengo hiru minututan eta berriz joko du gurasoari ikusi duela jakinarazi arte.
Erabilgarria izan daiteke ume eta nerabeekin, baina tresna guztiak bezala, erabilera okerrak ere izan ditzake. Gehiegizko babes eta kontrol joerak bultzatu ditzake eta haur eta nerabeekin ez ezik, bikote edo bestelako harremanetara zabal daiteke kontrol grina. Aplikazioa erabiltzeko bi pertsonek espresuki onartu behar dute erabiltzea nahi dutela eta batek nahi ez badu, ezingo da erabili. Hala ere, mugikorrarekiko dependentzia handia duten eta kasu egiten ez duten nerabeekin erabiltzea gomendatzen da.
Aplikazioa doan eskuratu daiteke eta doan erabili erabiltzaile bakarrarekin. Erabiltzaile gehiago gehitu nahi izanez gero ordaindu egin beharko litzake.