Aurrerapauso barik bukatu dute ia hiru orduz luzatu den bilera, Edesa Industrial SL-k eta bertako langileek izan duten lehena, enpresak langile guztien kontratu etetearen prozedura abiatu ondorengoa.
Edesako eta Geyserreko langileek, bien bitartean, elkarretaratzea egin dute, bai Garagartzako plantaren aurrean, eta baita ere, Basaurikoaren aurrean. Eta aurrerantzean ere hala egingo dutela iragarri du Rikardo Perezek, Edesako langile batzordeko presidenteak.
Mobilizazio gehiago
Hau da, enpresako zuzendaritzak eta langilek batzarra egiten duten guztietan langileek elkarretaratzeak egingo dituzte Arrasaten zein Basaurin. Horrez gainera, enpresaren Bartzelonako egoitzetara protestan joateko asmoa ere badute, eta bestelako mobilizazio gehiago egiteko ere. Zehazten joango dira.
Bi aldeek eguaztenerako, irailaren 20rako egin dute bigarren batzarrerako hitzordua.