09:30ean hasi dute Edesa Industrialeko zuzendaritzako eta Edesako eta Geyserreko langileen ordezkariek batzarra, 13:00ak aldera bukatu dena.
Une honetan langileak euren ordezkariekin batzartuta daude, bertan esandakoak partekatzeko.
Bigarrena: irailaren 20an
Enpresak, berriz, komunikatu labur baten jakinarazi du gaur egin dutela langileekin lehen batzarra, "kaleratze kolektiboaren barruko kontsulta epeari" dagokiona. Eta bertan, berretsi egin dute jarduerarekin segitzeko asmoa eta "produkzio industriala Euskal Herrian mantentzeko" helburua dutela, nahiz eta enplegua suntsitzeko espedientea abiarazi "behar izan duten altxortegi faltarengatik eta egiturazko gastuengatik".
Edesa Industrial SL-k "errealitate horri aurre egiten dio langileekiko errespetu gorenarekin eta espero du adostasunen bat lortzea", esan dute komunikatuan.
Halaber, iragarri dute bigarren batzarra irailaren 20an, eguaztena, egingo dutela.