'El Vallenc' astekariaren bi egoitzatara sartu da Guardia Zibila

Miren Arregi 2017ko ira. 9a, 21:37

Erreferendumerako materiala egon daitekeelakoan, El Vallenc astekariaren egoitzan sartu da Guardia Zibila, Tarragonako Valls herrian. Francesc Fabregas da El Vallenc taldeko zuzendaria eta 2016ko azaroan Arrasaten egin ziren TOKIKOM Jardunaldietan izan zen Fabregas, Kataluniako tokiko prentsaren nondik norakoez berba egiten. Toki komunikabideen bateragune TOKIKOMek, oharra igorri du gertakarien berria jakin ondoren, Francesc Fabregasi eta ACPCri –Associació Catalana de la Premsa Comarcal– elkartasun osoa adieraziz.

Kataluniako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, hiru miaketa egin ditu gaur goizean Guardia Zibilak. El Vallenc astekariaren bi egoitzetara joan da. Hura inprimatzen duen Constantico inprenta da miatu duen hrugarren egoitza.

Agindu judizialarekin sartu da Guardia Ziblia egoitzara eta Francesc Fabregas deklaratzera deitu dute. 20:00retan zen deklaratzekoa.

TOKIKOMen elkartasun mezua

TOKIKOMek –Goiena ere elkarteko kide da– oharra igorri du, esanez, "elkartasun osoa" adierazten diela El Vallenc astekariari eta baita Francesc Fabregas zuzendariari, zein ACPC osoari. Gaineratu du, "hirurekin lankidetzan aritutakoa" dela TOKIKOM, eta "ezin eskertuzko laguntza" jaso duela haiengandik. "TOKIKOM osatzen dugun lagunok gure samina eta kezka ere adierazi nahi dugu gertakari larri hauen aurrean", gehitu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak