Denbora galtzeko webguneak

Jokin Guridi 2017ko ira. 4a, 17:44

Orduak erraz pasatzen dira ordenagailu aurrean, sare sozialetan edota bestelako webgunetan barrena nabigatzen. Hala ere, badaude hainbat webgune denbora galdu araztea beste helbururik ez dutela. Gehienak zentzugabeak eta inolako helburu garbi gabeak, sarean orduak pasatzen uzteko egokiak suertatu daitezke.

Hurrengo webguneak bitxikeriaz beterik daude, eta zentzugabeak diruditen arren, norbere buruari inork inoiz horrelako webgune bati bere denbora preziatua nola dedikatzen dion galdetu arren, eguneratuta eta ondo elikatuta aurkitzen dira. Bai, norbaitek denbora galdu du hau egiten, eta norbaitek, ikusten.

  • If The Moon Were Only 1 Pixel - Izenak dioen bezala, Ilargiak pixel bateko tamaina balu, eguzki sistema nolakoa izango zen azaltzen duen webgunea da. Eskalan egindako orri bakarreko webgunea, Eguzkitik hasi eta Pluton arteko bidaia egin daiteke espazioan zehar.

  • Terrible Estate Agent Photos - Etxeak, garajeak, lokalak eta abar iragartzen dituzten higiezinetako agente komertzial desberdinek igotako argazki txar, desegoki eta bitxiak biltzen dituen webgunea.

  • Teenage Mutant Ninja Noses - Ninja dortoken fan sutsuek beraien sudurrak margotu eta apaintzen dituzte marrazki bizidun ezagun hauetako protagonistak egiteko. Fan fenomenoa, sosik gabeko cosplay-a eta plastikako klaseen arteko zerbait.

  • Cat Gif Page eta Cat High Five - Katuek leku berezia dute sarean eta leku are bereziagoa sareari lotutako denbora galtze absolutuan. Lehenak katuen GIF ugari biltzen ditu eta bigarrena, bostekoa ematen duten katuetan espezializatua dago.

  • Dog Gif Page eta The Daily Puppy - Txakurrak nahiago dituzten horientzat, GIF gehiago eta txakurren inguruko egunkari bat.

  • Gardfield minus Gardfield - Komiki honen jarraitzaileentzat bereziki, katu honen istorioak azaltzen ditu webgunean, baina Gardfield bera kenduz eta beste guztia utziz. Gauzak erdizka uztea gustatzen zaien horientzat.

  • InvisibleBicycles - Bizikletan ibiltzea gustatzen zaien horientzat, bizikletan dabiltzan pertsonen argazkiak. Hori bai, argazkietatik bizikletak ezabatu dira eta emaitzak nahiko asaldatzaileak dira.

  • GoogleBattle - Bilatzailean bi aldi bereko bilaketa egin daitezke eta bilatutako hitzen emaitza kopurua ematen du. Emaitza gehien duenak irabazten du. Lagunekin jolasteko egokia.

  • Benedict Cumberbatch Name Generator - Izen zentzugabeak eta luzeak sortzen dituen webgunea. Ingelesezko izenak bakarrik sortzen ditu, baina noizbait ezizen ingeles ponposo bat izan nahi duten horientzat egokia.

  • DevOps Reactions - Informatikariek informatikarientzat egindako umorea, hamaika GIFetan azaldua. Beraiek bakarrik ulertuko dute, beraz, ez galdu denbora zero eta baten klubekoa ez bazara.

  • Youtube - Nola ez, denbora galtzeko sarean dagoen tresna handiena eta ezagunena ezin kanpoan utzi. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak