Udako argazkiak txukuntzeko laguntza

Jokin Guridi 2017ko ira. 1a, 13:59

Udan, eguraldiagatik dela edo oporrengatik dela, argazki gehiago atera ohi dira. Horietariko batzuk, txukundu eta sarera igotzen dira, besteak beste, Udako Argazkien Goiena Lehiaketan.

Horretarako, ateratako argazkietatik batzuk aukeratu eta editatu behar dira. Ordenagailuek edizio erraztu zuten baina hala ere, lan gogorra zen eta editoreak oso pisutsuak eta garestiak emaitza onak lortzeko. Denborarekin, argazkiak editatzeko programak sinpleagoak eta erabiltzeko errazagoak bihurtu ziren, eta horrekin batera, baita merkeagoak ere. Gaur egun, mugikorrarekin egin daiteke guzti hau, eta filtroen teknologiari esker, edozeinen eskuetan dago ia profesionalak diruditen argazkiak izatea.

Hala ere, milaka aplikazio daude argazkiak editatu dezaketenak eta egin beharreko lehenengo gauza, aplikazioa aukeratzea da. Denetarikoak daude, batzuk sinpleagoak eta beste batzuk konplexuagoak. Jarraian, editatzeko aukera ugari ematen dituzten aplikazio erabilienak azaltzen dira:

  • VSCO - Erabilienetarikoen artean beti agertzen den aplikazio bat da VSCO. Filtro ugari ekartzen ditu eta hauetaz gain, irudiaren hainbat parametro aldatzeko aukera ematen du. Orain gainera, bideoa ere editatu daiteke bere ordainpeko bertsioan.

  • Snapseed - Argazkiak editatzeko Google-ek garatutako aplikazioa da. hainbat edizio aukera eskaintzen ditu, besteak beste, orbanak kentzeko aukera. Bere puntu indartsuena duen interfaze garbia eta erabiltzeko erraza da.

  • Adobe Photoshop Lightroom eta Photoshop Express - Programa ezagunaren mugikorrerako bertsioak dira. Lehenengoak ordenagailuko bertsioaren aukera berdintsuak eskaintzen ditu mugikorrean, eta bigarrenak berriz, edizio azkarrak egiteko aukera ematen du.

  • Aviary - VSCO edo Snapseed bezalako aplikazioa da, baina bere puntu indartsua horiek baino askoz arinagoa dela da. Hau da, espazio gutxiago hartzen du mugikorraren memorian.

  • Pixlr - Web zerbitzutik sortutako aplikazioa da hau, eta bertan aurkitzen diren aukera berdintsuak ditu. Editatzeko hainbat aukerez gain, collage desberdinak egiteko aukera ere ematen du.

  • Afterlight - Filtro, testura eta marko desberdinak aplikatzeko aukera ematen du aplikazio honek, eta Aviary bezala, bere puntu indartsua arintasunean du.

Beraz, txukundu argazkiak eta bidali Udako Argazkien 13. Goiena Lehiaketara, sari ederrak irabazteko aukera izango duzu eta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak