Saguzarrak hobeto ezagutzeko irteera egingo dute Arantzazuko parketxean

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko abu. 30a, 10:09
Saguzar bat

Irailaren 9an izango da, 20:45ean. Aurretik, ugaztuz hegalari hauen gaineko ezaugarriak azalduko ditu Kiko Alvarez adituak. Aplikazio bati esker, saguzarrak entzuteko aukera ere izango dute bisitariek. Joatea gura izanez gero, izena eman behar da.

Arantzazuko Parketxean elkartu eta ibilaldi txiki bat egingo dute ingurutik saguzarrak ikusteko. Horren aurretik, baina, Kiko Alvarez adituak azalpen batzuk emango ditu animalia horri buruzkoak, esaterako: zein sistema erabiltzen duten orientatzeko, nolako ernaltze zikloa duten, zenbat espezie mota dauden eta nola hibernatzen duten.

Irteera irailaren 9an izango da, 20:45etik 22:30era. Plazak mugatuak dira eta aurrez eman behar da izena. Horretarako bideak: 943 78 28 94 edo arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net. Prezioa da bost euro pertsonako (lau kideko familiak, 15 euro).

Gipuzkoan

Gipuzkoako Parketxeetan egingo dituzte saguzarrak ezagutzeko irteerak; Arantzazuko parketxean bezala baita Errenteriako Listorreta aisialdekuan (irailaren 2an), Aiako Iturraran parketxean (irailak 16) eta Zegamako Andueza parketxean (irailaren 30ean).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak