Lau debagoiendar Gipuzkoako Artzain Eguneko artzain txakur txapelketan

Mirari Altube Arrese 2017ko abu. 29a, 09:05
Artzaina aginduak ematen txakurrari iaz.

Domekan, irailaren 3an, egingo dute Legazpin Gipuzkoako Artzain Eguna. Horren barruan jokatuko da 49. Artzain Txakur Txapelketa, 17:30ean, Urtatzako belardian, eta sei parte-hartzailetik lau debagoiendarrak izango dira.

Jose Mari Bengoa oñatiarra Eder (iazko irabazlea) eta Txiki txakurrekin joango da. Hain zuzen Bengoa bosgarren postuan geratu da Kataluniako Castellar de n'Hug-en domekan jokatutako Nazioarteko Artzain Txakur Txapelketan, eta arraza ezaugarri garbienak dituen txakurraren saria jaso zuen Eder-ek.

Beste bi oñatiar ere izango dira Legazpin: Migel Arregi, Mendi eta Argi txakurrekin, eta Jose Luis Madinabeitia, Bat-ekin. Eta Jesus Mari Plazaola arrasatearra Lagun txakurrarekin joango da iaz legez. Horiekin batera nor baino nor gehiago jardungo dute Ataungo Aitor Tatok Nabar eta Mendi txakurrekin eta Mutrikuko Javier Zubiarrek Txiki-rekin. Irabazlea sailkatuko da irailaren 24an, Oñatin jokatuko den 58. Nazioarteko Artzain Txakur Txapelketarako.

Artzain Gaztaren Lehiaketa ere egingo dute domekan, Legazpin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak