Euskaldunak mugikorrari itsatsita bizi dira

Jokin Guridi 2017ko abu. 25a, 12:15

Phone House etxeak egindako inkesta baten arabera, erabilera anitza baina intentsiboa ematen zaio mugikorrari. Uneoro gainean eramaten dutela eta jendearekin egonda ere, mugikorra kontsultatzen dutela onartzen dute erabiltzaileek. Gainera, gailu hauek gehienbat libreak direla eta erabiltzaile gehienek dagoeneko beraien argazki kamera mugikorrarengatik aldatu dutela ere adierazten dute datuek.

Inkesta 2.300 erabiltzaile baino gehiagoren artean egin da sare sozialen bitartez 2017. urtean Phone House enpresaren bitartez Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) erabiltzaileen artean. Inkestaren arabera, erabiltzaile hauen %52ak orduero begiratzen du mugikorra eta %25ak, 15 minutuero. Gainera, %65ak beste pertsona batzuekin egonda ere mugikorra kontsultatzen dutela onartzen du. Hala ere, EAEko erabiltzaileen %85ak mugikorrari soinua kentzen dio lanean edo klasean dagoenean.

Izan ere, inkesta erantzun duen %63ak mugikorra gainean uneoro eramaten duela dio, nahiz eta etxetik 5 minuturako irten. Honetaz gain, mugikorra etxean ahaztu eta gailuaren bila itzultzen direnak  erabiltzaileen %71 dira.

Egindako erabilera motaren arabera, gehienbat posta elektronikoa kontsultatzeko eta argazkiak egiteko erabiltzen dela azaltzen dute datuek. Nabarmentzekoa da %10ak bakarrik nahiago duela kontaktu pertsona izan mugikor bidezko komunikazioa baino.

Azkenik, erabilitako gailu motaren inguruan, mugikorren %70a librea dela adierazten dute datuek, eta %60ak mugikorraz gain tableta ere baduela. Beraz, ez da harritzekoa erabiltzaileen %72ak beraien argazki kamera mugikorrarengatik ordezkatu izana argazkiak ateratzeko, eta %38ak bidaiatzen duenean mugikorra bakarrik eramatea argazkiak ateratzeko helburuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak