Erabiltzaileak kontu bat sortu ondoren jardueraren historiala bertan gordeko da. Izan ere, jarduera bakoitzaren bukaeran egindako ariketaren laburpena eskaini eta automatikoki gordeko du aplikazioak. Era berean, etorkizuneko lasterketen atal bat dauka eta erabiltzaileak egin nahi dituen lasterketen eta ibilaldien kontrola izan dezake.
Aplikazioa doan eskuratu daiteke Android eta iOS sistema eragiletarako.