Hondakinak zein edukiontzitara bota behar diren jakiten laguntzen duen aplikazioa da Inforecikla, erabiltzaileak bere etxean behar bezala sailkatu eta bereizi ditzan. Honez gain, puntu berde mugikorraren ordutegiaren berri ere ematen du aplikazioak, eta baita erabiltzailea dagoen tokitik garbigune edo berrerabiltzekoen edukiontzi zurietara joateko biderik laburrena zein den.
Inforecikla doako aplikazioa da eta Android zein iOS sistema eragiletan erabili daiteke.