Eskubaloian, saskibaloian eta futbolean trebatzeko ariketa desberdinak proposatzen ditu aplikazioak, koordinazioa, oreka, talde lana eta egoera fisikoa hobetzeko. Proposatutako ariketak haur guztien parte-hartzea bermatzen saiatzen dira.
Android eta iOS sistema eragiletan erabili daiteke Eskola Kirola aplikazioa, eta doanekoa da.