Agur 'Paint' programari

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko uzt. 25a, 09:44
'Paint' programa

Windows 10ek udazkenean egingo duen eguneraketak ez du Microsoft Paint ekarriko. MS Paint 1985en jaio zen eta Windows-en bertsio guztietan egon da ordutik. Orain, 32 urteren ostean, Windows-ek agur esango dio Paint-i.

Udazkenean Fall Creators Update egingo du Windows-ek sistema eragilean, eta horrekin batera Paint erretiratzeko erabakia hartu dute.

Windows 1.0 bertsiotik Windows 10a arte egon da Paint ordenagailuetan. Hasieran zuri beltzean zen; Solitario joko famatua baina zaharragoa da eta beraz, entretenitzeko erreminta ere bilakatu zen, batez ere, Interneten sorreraren aurretik. Windows 95 bertsioak koloreak ekarri zituen eta garai horretan egin zen benetan ezaguna. Ostean, Windows 98, XP, Vista eta 7-ak ere hainbat berrikuntza ekarri zituzten; besteak beste, formatu eta kolore gehiago.

Paint 3D

Apirilean egin zen azken eguneraketa, Windows 10 Creators Update, eta bertan Paint 3D gehitu zuen Windows-ek. Hasiera batean ez bazen Paint ordezkatzeko sortu ere, orain bere funtzioa hartuko duela uste da.

Agur Windows-eko hainbat aplikaziori

Hilabete gutxi barru Windows-ek egingo duen sistema eragilearen eguneraketan, Paint programa ezagunaz gaina, aurre-instalatuta datozen beste hainbat ezabatuko ditu, eta baita pantaila-babesleak ere. Programa batzuk "ezabatuta" bezala identifikatu ditu Windows-ek eta beste batzuk berriz "zaharkituta" bezala, tartean Paint. Ondorioz, Paint ez da zuzenean ordenagailuetatik ezabatuko, baina ez dute eguneratuko eta ez dute programarentzako laguntza teknikoa eskainiko. Gainera, sistema eragile berria dakarten ordenagailuek ez dute Paint aurre-instalatuta ekarriko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak