Eibarko harrobi talde den CD Vitoria zuzenduko du Igor Gordobilek

Igor Gordobil, aurten, Leioan.

Leioaren historian denboraldi onenetakoa egin eta gero –playoff-etara sailkatzeko puntuan egon ziren– Igor Gordobilek talde bizkaitarra uzten zuela adierazi zuen duela astebete. Oraindik urtebeteko kontratua zuen, baina zuzendaritzarekin bat ez zetorrelako hartu zuen joateko erabakia. Bada, duela minutu gutxi baieztatu du Eibarrek Gordobilen esku egongo dela Bigarren B mailan jokatuko duen CD Vitoria taldea.

Talde gasteiztarra Eibarko harrobi taldea da, eta armaginek gaur baieztatu dute Igor Gordobilek (Arrasate, 1971) zuzenduko duela CD Vitoria taldea. Hala, astebete baino ez du egin Gordobilek talde barik, eta bere futbol ibilbidean beste pauso bat eman ahal izango du Araba aldean.

Bi denboraldi on Leioan 

Debagoienean ezaguna da Igor Gordobil, besteak beste Bergaran, Mondran eta UDAn egindako lanagatik. Azken urteotan, baina, goragoko kategorietan lan egin izan du, eta, azken bi urteotan Leioan egindako jarduna emankorra izan da [Duela hilabete gutxi GOIENAren bisita izan zuen Leioan, behean lotura]. Aurten, talde bizkaitarrarekin eskura izan zuen igoera fasera sailkatzea, baina liga amaieran beherakada nabarmena izan zuen taldeak, eta Gordobilek entrenatzaile moduan izandako atsekabe handietako bat bizi izan du hilabete hauetan. Denboraldia amaituta, eta urtebeterako kontratua izan arren zuzendaritzarekin izandako desadostasunen ondoren 'Gordo'-k taldea uztea erabaki zuen. Astebete baino ez du egin talde barik, eta indarberrituta, Gasteizen jarriko ditu ostera ere ilusioak.

Erlazionatuak

Leioako entrenatzaile Igor Gordobilen lana gertutik ezagutzen

Arrasate

Maila mantentzea zuen helburu Bigarren B Mailan jokatzen duen Leioak eta sailkapeneko bigarren postuan dago egun. "Gure ametsa play-offean sartzea ...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.