Gazteluondoko ikasleek 453 euro batu dituzte Harremanentzat

Arizmendi ikastolaren eguneko merkatu solidarioan saldutakoari esker lortu dute dirua 6. mailako ikasleek, eta batutako dirua Mozambikeko proiektura bideratuko dute.

Ekainaren 9an ospatu zuten Arizmendi ikastolaren eguna. Biteri izan zen jaiaren erdigune, tailerrekin eta askotariko zuzenekoekin, baina horrez gain ere merkatu solidarioa ere jarri zuten. Bertan, plastika ikasgaian sortutako eskumuturrak, eta giltzarriak jarri zituzten salgai, ondoren bildutako dirua helburu solidarioa batera bideratzeko.

Dirua, Mozambikera

Guztira 453 euro bati zituzten 6. mailako ikasleek, eta ostean Harreman GKEko kideekin batu ziren bildutako dirua entregatzeko.

Ekitaldi horretan Javier Ruiz de Munain Harremaneko presidentea ikasleei zuzendu zitzaien, diru hori Mozambiken duten proiektura bideratuko dela esateko, eta esker oneko hitzak pertsonalki emateko.
Ostean proiektu horren zuzendari Beñat Arzadunek hartu zuen hitza. "Mozambiken lanean ari gara, bertako familiak miseriatik pobreziara pasa daitezen" adierazi zuen Arzadunek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.