Wegow, musika zaleentzako aplikazio bizkaitarra

Zuzeneko musika gustatzen zaien horientzat sortutako aplikazioa da Wegow, kontzertuen informazioa partekatu eta nor joango den jakiteko. Dagoeneko 800.000 erabiltzaile ditu eta 20 herrialdetan presente dago.

Kontzertuetara joan nahi eta zenekin joan ez zutela ikusita etxean gelditzen ziren bi ekintzailek sortu zuten Wegow plataforma 2014 urtean, Jose Maria Ozamiz eta Gonzalo García-Miñaurrik hain zuzen ere. Egoera horri aurri egitea nahi zioten eta kontzertutara joatea nahi zuen jendea kontaktuan jartzea inor etxean gelditu ez zedin. Sare sozial bezala sortu zen eta KBi Digital hazitegi aurreratuan garatu zuten beraien proiektua. Denborarekin beste funtzionaltasun batzuk gehitu dizkiote aplikazioari, esaterako, prezio konparatzailea, partikularren arteko sarreren salmenta, barneko txata eta zuzeneko musika ekitaldien jakinarazpenak, erabiltzaileen gustuen arabera emanak. Honez gain, Facebookekin eta Spotifyrekin sinkronizatzeko bidea du.

Gaur egun, zabaltze prozesuan dago Wegow, 2016ko abenduan Nvivo kontzertu agregatzailea erosi zuen Bizkaiko startupak eta honen ondorioz 20 herrialdetara zabaltzeko aukera izan du, 800.000 erabiltzaile lortzera heldu arte. Hiru urtetan plataforma erreferente bihurtu da partikularren arteko onlineko sarreren salmentan eta kontzertu eta jaialdien sustapenean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.