'Inplantalariak' teknologiei buruzko aholkularitza programa ekainean

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko mai. 17a, 11:23
SPRI Enpresa-Garapenerako Euskal Agentziak eskainitako ikastaro bat.

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak, SPRI Enpresa-Garapenerako Euskal Agentziarekin batera, Inplantalariak programa eskainiko du. Aholkularitza saioak izango dira eta Mankomunitatearen Arrasateko egoitzan eskainiko dira, ekainaren 5ean eta 21ean.

Inplantariak programari esker, autonomo profesionalek eta industria sektoreko edo horri lotutako zerbitzu enpresek eta 10 langile baino gutxiago dituztenek, teknologiei etekina ateratzeko doako aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute.

Aholkularitza, talde oso txikietan eskaintzeari esker, enpresaren profilaren eta beharrizanen arabera, ordura arte ezezagun zaizkien IKT konponbide ugari ezagutuko dituzte; horrela, "euren funtzioak modu eraginkorragoan eta azkarragoan egitea" lortuko dutela adierazi dute Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziatik.

Momentuz, bi saio eskainiko dira: lehena, ekainaren 5ean, Sustapen digitalerako aholkularitza izenburupean; eta, bigarrena, ekainaren 21ean, Zure enpresa eraginkorragoa eta seguruagoa izateko aholkularitza.

Lehenengo saioan, besteak beste, alderdi hauek jorratzeko aukera izango dute: jarri harremanetan zure bezeroarekin sare sozialen bidez modu profesionalean; kokatu zure negozioa modu birtualean salmenta gehiago lortzeko; bezeroaren iradokizunak eta gogobetetasun maila zenbatekoa den jakin ezazu euren eskaeretara aurreratzeko, eta abar. Bigarren saioan, berriz, euren zereginak modu eraginkorrean eta seguruan nola egin dezaketen azalduko zaie, besteak beste ondorengoak landuko direlarik: komunikazioetan eta hodeian datuak nola partekatu segurtasun praktikak txertatuz; egutegi eta zereginen kudeatzailea sinkronizatuz hitzorduak, eskariak eta txandak kudeatzeko; segurtasun kopia eta enkriptatzearen bidez, bezeroen datuak modu egokian nola artxibatu eta kudeatu daitekeen.

Edozein ekintzan izena emateko edo informazioa eskuratzeko: enpresa@debagoiena.eus / 943 793 090.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak