'Ransomware' motako birusak hainbat enpresetako ordenagailuak kutsatu ditu

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko mai. 12a, 16:25
Iturria: forumsaudedigital.com.

CCN-CERT (Centro Criptológico Nacional) eta INCIBE (Instituto Nacional de Ciberseguridad) erakundeek jakinarazi dute Windows sistema eragilea erabiltzen duten ordenagailu asko malware batekin kutsatuak izan direla gaur goizean. Telefonicak onartu du beraien barne ordenagailuetan sartu dela birusa eta beste hainbat enpresek, badaezpadako segurtasun neurriak hartuz, langileei ordenagailuak itzaltzeko eta etxera joateko eskatu diete, tartean Laboral Kutxa.

Ransomware motako birusa da ordenagailuetan sartu dena. Ingelesetik datorren hitza da berau; ransom, 'erreskatea' eta ware, 'software' hitzetatik. Eta hain justu hori da aipatutako birusak egiten duena, ordenagailuko artxiboak "bahitu" egiten ditu erreskate bat ordaindu artean.

Birusa gaur goizean Telefonicako bulego zentraletako hainbat ordenagailutan sartu da eta ordu batzuk geroago CNIak jakinarazi du ransomware-ak enpresa "askotan" eragin duela.

Telefonicak intranetaren bidez, mezu bat bidali die langile guztiei ordenagailua itzaltzeko aginduz. Hala ere, Telefonicatik jakinarazi dutenez, birusak ez die eragin Telefonicako mugikor, telefono edo Internet zerbitzua kontratatuta duten bezeroei.

WannaCry motako ransomware-a dela jakinarazi du INCIBEk eta ondorengo Windows bertsioetan eragin dezakeela:

  • Microsoft Windows Vista SP2
  • Windows Server 2008 SP2 and R2 SP1
  • Windows 7
  • Windows 8.1
  • Windows RT 8.1
  • Windows Server 2012 and R2
  • Windows 10
  • Windows Server 2016

Badaezpadako segurtasun neurriak hainbat enpresetan
Vodafone, Iberdrola, Gas natural edo Laboral Kutxa bezalako enpresetan badaezpadako segurtasun neurriak hartu dira eta langileei ordenagailuak itzaltzeko eskatu zaie. Laboral Kutxaren kasuan, adibidez, astelehen goizerarte programa ez erabiltzeko eskatu zaie langileei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak