Hasi dituzte erraustegiaren lanak

Mirari Altube Arrese 2017ko maiatzaren 10a

Markel Olano eta Jose Ignacio Asensio erraustegiaren lanetan.

Urbaser buru duen ABEEa hasi da erraustegia eraikitzen. Hain zuzen lanak ikusten izan dira Markel Olano ahaldun nagusia eta Jose Ignacio Asensio, Hondakinen Kontsortzioko presidente eta Ingurumen diputatua.

"Hondakinen kudeaketaren arazoari irtenbidea ematen hasteko pauso garrantzitsua dela lanak hastea" adierazi du ahaldun nagusiak: "Gaur eraikitzen hasiko den proiektuak erantzun integrala ematen die lurraldearen beharrei, eta irtenbiderik onena da, ekonomiaren ikuspuntutik, baita ingurumenaren ikuspuntutik ere".

Asensioren esanetan, "Gipuzkoak behar dituen etorkizuneko soluzioak" jarriko dira abian erraustegiarekin: "Europako soluzioak, herrialde aurreratuenek aplikatzen dituztenen moduan; soluzio moderno eta abangoardistak, araudi zorrotzenek eskatzen duten isuri kopurua erdira murriztuko dituztenak; soluzio iraunkorrak, gure hondakinak birziklatu eta energia aprobetxatzeko; inbertsio eta enplegu moduan aberastasuna ekarriko duten soluzioak".

Lanok 2019ko udazkenean bukatuta izango direlakoan daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak