Iruña-Veleiaren auziari buruzko ahozko epaiketa hasiko da

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko mai. 4a, 17:17

Debagoieneko talde bat Iruña-Veleia indusketan.

Gasteizko Instrukzioko Auzitegiak Iruña-Veleiako indusketako ustezko iruzurraren ahozko epaiketa hastea agindu du oraingo astean. Epailearen autoaren arabera, besteak beste, Eliseo Gil indusketaren zuzendaria, Escribano eta Cerdan epaituko dituzte. Iruzurraz gain, "ondare publikoa kaltetzea" egozten die epaileak auzipetuei.

Iruña-Veleia, egia ala gezurra?
Juan Martin Elexpuru idazle bergararrak ongi ezagutzen du gaia eta Goienako Komunitatean Iruña-Veleia, egia ala gezurra? izeneko bloga dauka. Susana Junquera Bajo epailearen autoari buruz honakoa idatzi du, beste gauza batzuen artean, bere blogean Elexpuruk: "Betiko topikoak errepikatzen ditu, baina ez du inolako frogarik aurkezten akusatuen aurka". Gaur, eguena, Hemen Debagoiena saioko elkarrizketa tartean ere izango da Elexpuru gai honi buruz hizketan.

Iruña-Velia auzia 'Puntua' aldizkarian
Aste honetako Puntua aldizkarian euskalduntze teorien arteko talkari buruzko erreportajea landu da, Iruña-Veleia auzia ere aipatuz. Aipatutako autoa, baina, ez da bertan jasotzen erredakzioa itxi ostean iritsi delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak