MOOC-ak (ingelesezko Massive Online Open Course lokuziotik, euskaraz Online Ikastaro Ireki Masiboa) musutruk edo kostu txiki baten truke mundu zabaleko unibertsitateek eskeintzen dituzten Internet bidezko ikastaroak dira. Euskaraz zuzenduriko lehen MOOC ikastaroa Udako Euskal Unibertsitateak eta Asmoz Fundazioak antolatu zuten 2013ko otsaila eta apirila bitartean, Android sistema eragileari buruz. Pasa den urtean, Mondragon Unibertsitateak ere bere lehen MOOC eskaintza egin zuen segurtasun informatikoa eta kooperatibigintzaren inguruan eta aurten, maiatzaren 5tik aurrera, MOOC edizio berria burutuko da Kooperatiben kudeaketarako gakoak: Arrasateko esperientzia izenburupean. Entzun irratsaioa! Edonork parte har dezake MOOCean, izena eman besterik ez dago Mondragon Unibertsitateko webgunean . Pasa den urteko lehen edizioan mundu zabaleko hamaika txokotatik etorritako partaideak bildu ziren kooperatibigintzaren ingurura. Batez ere, Euskal Herritik eta Hego Ameriketatik parte hartu zuten MOOCean, ikastaroaren gaiak landu eta foroetan eztabaidatuz. Ikastaroa lau moduluz osatuta dago: Lehenengo moduluan, kooperatibismoa egungo gizarte..
Osorik irakurri
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak